lunes, 30 de noviembre de 2009

lunes, 23 de noviembre de 2009

MARI




Mari euskal mitologiako jainkosa nagusia da. Mari Anbotoko mendian bizi da koba batean.
Mari ezkonduta zegoen Diego Lopez de Harorekin, Bizkaiko lehen jauna. Ezkontzean baldintza bat jarri zion: ezin zuela aitarenik egin. Bi seme izan zituzten. Neska Urraka deitzen zen eta mutila Iñigo Guerra . Egun batean afaltzen zeudela etxeko bi txakurrak sartu ziren zukaldera. Diego afaltzen zeuden basurde zati bat bota zien. Txakurrek borrokan hasi ziren eta azkenean txakur txikiak handia hil zuen. Diego harrituta aitarena egin zuen:
-Junko nirea! Nire bizitzan ez dut horrelakorik ikusi!
Orduan Mari bere alaba eskutik heldu eta lehiotik hegan atera ziren.

Urteak pasa ziren eta guda bat hasi zen. Kontrakoek preso hartu zute Diego. Iñigo laguntza bila hasi zen eta gizon batek bere amarengana joteko esan zion. Iñigo Anboto mendira joan zen. Han ama (Mari) aurkitu zuen haitz baten gainean. Hark zaldi zuri bat eman zion Pardal izenekoa. Zaldiak gudak irabazten eta ere bai bere aitarengana eramanten lagunduko zion. Iñigo konturatu baino lehen aitaren ondoan zegoen, eskutik heldu eta zaldira igo ziren. Etxera bidean inork ezin zien ezer egin ikusesinak bihurtuak zirelako.

Hortik aurrera opari asko uzten zizkioten Mariri.

viernes, 5 de diciembre de 2008

TIGREA






Tigrea felidoetan handiena da.


300kg inguru pisatzera hel daiteke eta 3m-ko luzeera edukitzera. buztanaren luzeera 75 zentimetrokoa da. Tigreek gauean ikusteko ikusmen izugarria daukate, horrez gain, haren biboteek ilunpean bideaaurkitzen laguntzen diete. Tigreak 20 urteetara hel daiteke. Ilea horia eta beltza dauka.Tigreen elikadura ugaria da. Oreinak, txerriak, behiak.. jaten ditu, horrez gain, intsektuak, narrastiak etab. ere jaten ditu. Tigre batek pertsona bat hil eta jaten duenean ohitura hori sortzen zaio eta pertsonak jaten jarraitzen du.Emeak lau hilabete ernaldu ondoren bitik seira kume erditzen ditu. Arrak eta emeak ugaldu nahi dutenean batzen dira bakarrik, hori dela eta, badago urteko garai bat ugaltzeko.Tigreen habitata Turkiatik Indotxinako penintsulara eta Ekialdeko irletara joaten da, horrez gain, ekialdetik tigrea Siberiaraino heltzen da.Tigrea ehiza legeak babesturik dago, hala ere, ez dira 5.000ra iritsiko mundu osoan dauden tigreak. Oraindik zoritzarrez, isilpeko ehiztariek tigre ugari hil egiten dituzte. Tigrearen larruak diru asko balio egiten du eta haren gorputzeko zati gehienak beti erabili dira txinan medikuntzarako, horregatik, Tigreak haien larru, hezur eta gorputzagatik ehizatzen dituzte beti.






Felido hauek desagertzeko arriskuan daude.

viernes, 21 de noviembre de 2008

viernes, 7 de noviembre de 2008

OTSOA






Otsoa ugaztun haragijale bat da,Carnivora ordenekoa.





Otsoak oso garatuta ditu zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan.





Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere taldean egiten dute. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta eurak baino animalia handiagoak ehiza ditzakete horri esker. Animalia bat ikusten dutenean, beraren atzetik abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Otsoa haragijalea da eta altzeak, untxiak, oreinak edo basurdeak jaten ditu. Baina batzuetan gizakiaren lurretara sartzea beste erremediorik ez du, lur basati gutxi gelditzen delako, eta ganaduari erasotzen dio. Gainera, gosete handia badago, sarraskia eta frutak ere jan ditzake.










Taldeko bikote nagusia izaten da erreproduzitzen dena. Bikote handi eta indartsuena izaten da hau. Otsoak umealdi bakarra izaten du urtean. Sei hilabetez kumeak sabelean eraman ondoren, otsemeak hiru kumetik zortzira izan ditzake. Eta ugaztunak direnez, hilabete batez esnea ematen die. Bi hilabeterako, taldeko edozein otsok ematen die haragia otsokumeei. Lehenengo mastekatu eta ondoren kumeei ematen diete jateko. Gainera talde osoak babesten ditu otsokumeak harraparietatik.






Otsoei ikaragarri gustatzen zaie jolastea. Bata bestearen atzetik korrika eta lurrean bueltaka aritzen dira eta borrokan ari direla ematen du. Baina benetan nagusitarako prestatzeko balio dute jolasok. Garbitzeko, ibaietan bainatzen dira eta logura badira, berdin zaie elur gainean lo egitea. Gainera, oso animalia sozialak dira eta otsoren batek arauak hautsi ezkero, zigortua edo taldetik kanporatua izan daiteke. Nagusiak buztana gorantz eta burua tente eramaten du, nor den aditzera emateko.











Otsoak bere lurrak markatzen ditu bere usainarekin eta ez du inolaz beste talderen bateko otsoak bertan egoterik uzten. Eta gainera egunero zaintzen ditu bere eremuak beste otsoek bertan ehizatu ez dezaten.