viernes, 5 de diciembre de 2008

TIGREA






Tigrea felidoetan handiena da.


300kg inguru pisatzera hel daiteke eta 3m-ko luzeera edukitzera. buztanaren luzeera 75 zentimetrokoa da. Tigreek gauean ikusteko ikusmen izugarria daukate, horrez gain, haren biboteek ilunpean bideaaurkitzen laguntzen diete. Tigreak 20 urteetara hel daiteke. Ilea horia eta beltza dauka.Tigreen elikadura ugaria da. Oreinak, txerriak, behiak.. jaten ditu, horrez gain, intsektuak, narrastiak etab. ere jaten ditu. Tigre batek pertsona bat hil eta jaten duenean ohitura hori sortzen zaio eta pertsonak jaten jarraitzen du.Emeak lau hilabete ernaldu ondoren bitik seira kume erditzen ditu. Arrak eta emeak ugaldu nahi dutenean batzen dira bakarrik, hori dela eta, badago urteko garai bat ugaltzeko.Tigreen habitata Turkiatik Indotxinako penintsulara eta Ekialdeko irletara joaten da, horrez gain, ekialdetik tigrea Siberiaraino heltzen da.Tigrea ehiza legeak babesturik dago, hala ere, ez dira 5.000ra iritsiko mundu osoan dauden tigreak. Oraindik zoritzarrez, isilpeko ehiztariek tigre ugari hil egiten dituzte. Tigrearen larruak diru asko balio egiten du eta haren gorputzeko zati gehienak beti erabili dira txinan medikuntzarako, horregatik, Tigreak haien larru, hezur eta gorputzagatik ehizatzen dituzte beti.






Felido hauek desagertzeko arriskuan daude.